Elurretan erraketekin ibiltzeko aukera Inda Mendiren eskutik

Erredakzioa 2013ko urt. 29a, 09:45

Otsailaren 23 eta 24ko asteburuan Val d'Aran-era joango gara elur-erraketekin ibiltzera. Plana honako hau litzateke: ostiral arratsaldean Zumaiatik atera, larunbatean eta igandean ibilbide bana egin eta igande arratsaldean etxera bueltatu.

Ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria norberak eraman beharko ditu. Bazkideek 115 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 140. Prezio honetan bi egunetako gosaria, larunbateko afaria, igandeko bazkaria, erraketen alokairua eta bi gauetan lo egitea sartzen dira. Aurrekoetan bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da.

Agiriarekin hiru aukera daude: Goiko estakoan entregatu, agiria eskaneatu eta emailez bidali (indamendi1@gmail.com) edo kutxa berak bidaltzea emailez helbide horretara. Izena jarri ahaztu gabe. 30 pertsonentzako lekua dago eta izenematearen arabera osatuko da zerrenda. Izena emateko epea urtarrilaren 28an zabalduko da eta otsailaren 12an itxiko da.

Oso erraza da elur-erraketekin ibiltzea eta probatzera animatu nahi zaituztegu.