Herri Eskola ezagutzeko aukera izango da larunbatean

Baleike 2013ko urt. 29a, 09:39

Datorren ikasturterako aurrematrikula kanpaina egiteko epea zabalik dago otsailaren 8ra arte. Hemen Eskolatik jaso dugun oharra:2013-2014 MATRIKULAZIO KANPAINA

Zumaiako Herri Eskolak jakinarazten du aurrematrikula epea irekita dagoela urtarrilaren 28tik 8ra bitartean.

Zumaiako Herri Eskola ikastetxe publikoa da, heziketa euskalduna, anitza, partehartzailea eta kalitatezkoa eskeintzen duena.

Gure proiektua BI URTETIK HOGEI URTE BITARTEKO IKASLEEI zuzendua dago.

Zumaiako Herri Eskolako eraikuntzetan instalazio modernoak aurki daitezke: informatika gelak, laborategiak, irrati gela, psikomotrizitate gela, tailerra, eskola lorategia... Honez gain, garrantzizkoak diren jangela, garraioa eta zaintza zerbitzua ere eskaintzen ditu.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bertara hurbildu, 943 86 10 37 telefonora deitu, www.zumaialhi.hezkuntza.net begiratu edo 012972aa@ hezkuntza.net-era idatzi.

Interesatu guztiei gelak, metodologia, zerbitzuak... zuzenean ikusteko eta ezagutzeko aukera eskainiko zaizue honako egun eta orduetan:

OTSAILAREN 2an, LARUNBATA, Aita Mariko eraikuntzan

GAZTELANIAZ: goizeko 10:30ean.

EUSKARAZ: eguerdiko 11:30ean.