Sexologia aholkularitza eskainiko du Udalak

Baleike 2013ko urt. 24a, 15:11

Hilean bi egunez, adin guztietako zumaiarrei zuzendutako sexologia aholkularitza zerbitzua eskainiko du Zumaiako Udalak. Kontsultak posta elektronikoz, telefonoz edota aurrez aurre egin daitezke. Gazte zein helduei zuzendutako zerbitzua da. Bihar, urtarrilaren 25ean, zabalduko da zerbitzua, 18:30etik 20:00etara.Harremanak enpresa arduratuko da zerbitzua eskaintzeaz. Sexuaren inguruko zalantza edo kezkak argitzeaz gain, sexologia ikuspegi zabalagotik landu nahi dute bulegoan. Bulegoa hilean bi egunez zabalduko da, Beheko Plaza gizarte zentroko bigarren solairuan. Aurrez aurreko kontsultak egin daitezke, aurrez ordua hartuta edo hartu gabe; telefonoz (609606777) eta posta elektronikoz (sexologia@zumaiakoudala.net) ere galdetu daiteke.

Bana-banako erantzunak emango dizkie interesatuei, eta, behar izanez gero, beste udal zerbitzuetara bideratuko ditu (Berdintasun saila, Hezkuntza saila, Gizarte zerbitzuakā€¦).

Noiz dago bulegoa zabalik?

Goizez, 10:30etik 13:30era, ostegun hauetan: urtarrilak 31, otsailak 28, martxoak 21, apirilak 25, maiatzak 30 eta ekainak 27.

Arratsaldez, 18:30etik 20:00etara, ostiral hauetan: urtarrilak 25, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 17 eta ekainak 7.