Ate irekiak Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2013ko urt. 23a, 10:26

Maria eta Jose Ikastetxeak ate irekien eguna antolatu du urtarrilaren 26rako, larunbata, hezkuntza eta ikasketa arloan eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematearren.Bilera irekiak 10:30ean euskaraz, eta 11:30ean gazteleraz izango dira. Bereziki, 2010, 2011 eta 2012 urtean jaiotako haurren gurasoei bideratutakoak dira bilerak. Ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri eman eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gelak, heziketa proiektua, lan-metodologia, baliabideak ezagutzeko aukera izango da. Bestela 943-860462 telefonora dei dezakezue eta ongi datorkizuen egunean eta orduan adostu.