Santelmoak antolatzeko bilera deitu du Udalak

Baleike 2013ko urt. 17a, 10:17

Apirilaren 5etik 14ra ospatuko dira aurten santelmoak. Udalak bilera deitu du, nahi duenak proposamenak egin eta egitaraua antolatzeko. Bilera otsailaren 1ean izango da, Alondegian, 18:30ean. Bileraren zain egon gabe norbaitek proposamenik edo kontsultarik egin nahi badu, kultur etxera jo dezake: kultura@zumaiakoudala.net edo 943861056.