Martan Fernandez Barrutia logopedak hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 22an, asteartean, Alondegia Kultur Etxean (18:30ean). Bi eta sei urte arteko haurrek hitz egiteko izan ditzaketen arazoak aztertu eta hizkuntza aberasteko klabeak emango ditu.Marta Fernandez Barrutia logopeda lengoaiaren garapen eta asalduren munduan aditua da. Bere jardun profesionala batez ere eskoletan eta baita klinikoki ere garatzen du. Marta Fernandezen ibilbidea AELFA (Asociación Española de Logopedia, Foniatría y Audiología) elkartearekin elkarlanean, Euskal Herriko Hezkuntza Departamentuan ikastaroak ematen, eskoletako Guraso Elkarteei hitzaldi eta formakuntza ikastaro ezberdinak eskainiz eta klinikoki aholku logopedikoak emanez osatzen du. Honez gain, haurren ahotsaren arazo eta degluzio edo irensketa atipikoan ematen den esku-hartze pedagogikoari buruz artikulu batzuk ere argitaratu ditu hainbat aldizkari espezializatuetan.
Ahots arazotan espezialista izanik, lengoaiaren zailtasunen prebentzioan (ahoskatze arazoak, ahozko adierazpen eta ulermen garapena) eta aho-aurpegiko asalduren prebentzioan (otitisa, ahoko eta aurpegiko malformazioak) egiten du lan.
Gaur egun, Euskal Herriko Logopeden Eskola Profesionalaren batzordeko kide da. Eskoletan prebentzio programak ezartzen laguntzaile eta orientatzaile lanetan aritzen da eta Zarauzko Berritzegunean logopeda gisa lan eginaz Urola-kostako ikastetxeei zerbitzua eskaintzen die.