"Herritarrok ez dugu poltsa konpostagarriak non erosi"

Baleike 2013ko urt. 14a, 10:17

Atez atekoaren kontrako herri plataformak salatu du Zumaian ez dagoela hondakin organikoak jasotzeko poltsa konpostagarriak non erosi. Hemen daukazue bidali duten prentsa oharra:Kudeaketa Gabezia edo noranzko bidea?

Plataformatik gogor salatu nahi dugu Udalak eta Mankomunitateak bilketa sailkatua sustatzerakoan duten kudeaketa gabezia. Udaletxetik egindako poltsa konpostagarrien banaketa bertan behera utzi dute, hemendik aurrera erosi egin beharko ditugula esanez. Erostearekin ados, baina asteak joan, asteak etorri, hondakin organikoa jasotzen dugun herritarrok ez dugu poltsak non erosi.

Horrela agertzen al dio Udal honek Zumaiako herriari zabor bereizketaren alde omen duen borondate sendoa?

Edo, inposatu nahi diguten sistemara eramaten gaituzten urratsak ematen ari dira?