Harkaitz Canok emango du literatura tailerra

Baleike 2013ko urt. 12a, 12:07

Urtarrilaren 26an hasi eta otsailaren 16an amaituko da aurtengo literatura tailerra. Saioak larunbatetan izango dira, 10:00etatik 13:00etata. Guztira, 12 orduko tailerra, eta Harkaitz Cano idazlea izango da irakaslea. Urtarrilaren 18ra arte eman daiteke izena, Udaleko euskara zerbitzuan.Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 18a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (109 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).

Ikastaroan gai hauek landuko dira:

- Ipuin tradizionala.

- Ipuingintza garaikidea. Adibide praktikoak.

- Izan al daiteke ipuin bat poema? Poesiaren narratibotasuna. Hurbilpen estrategiak.

- Narratiba molde berriak: komikitik nobela grafikora. Kontatzen segi.

- Zinema eta ipuina.

- “Kontaidazu ipuin bat bost segundotan”. Publizitatea euskaraz.