'Urrezko pertxa' laburmetraia onenari

Baleike 2013ko urt. 8a, 15:25

Bederatzi taldek hartu zuten parte joan den abenduaren 27an Torreberri Gaztetxian egin zen lehen bideo laburren lehiaketan. Antolatzaileak pozik daude lanen mailarekin, eta larunbatean, urtarrilaren 12an, izango da sari banaketa (22:00etan). Lan onenak Urrezko pertxa jasoko du. Sari banaketarekin batera DJ festa egingo da Torreberrin. Hemen ikus ditzakezue lehiaketara aurkeztutako lanak:

Gaztetxeko I. Korto Lehiaketako bideoak