Udalak bat egiten du larunbatean euskal preso politikoen alde Bilbon egingo den mobilizazioarekin

Baleike 2013ko urt. 8a, 14:57

Udalak herritarrak larunbatean Bilbon egingo den mobilizazio orokorrean parte hartzera animatu nahi ditu.Zumaiako Udalak, abenduaren 26ko plenoan onartu zuen bezala, bat egiten du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon egingo den mobilizazio orokorrarekin. "Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburuarekin bat eginez, eta Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko espetxe-neurriak indarrik gabe utzi behar direla aldarrikatu nahi dugu".

Zehazki, "sakabanaketa-politikarekin bukatzea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre izatea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen" eskatzen du Udalak. "Dispertsioaren eraginez preso politikoen senide eta lagunek astero egin beharreko bidaietan jasaten dituzten arrisku egoeren jakitun, preso, senide eta lagunei bere elkartasuna adierazi nahi die Udalak; batez ere, Patxi Aristi herritarrari eta bere senide zein lagunekin".

Zumaiako Udalak "giza eskubideak aldarrikatzen eta zumaiarren eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen lanean jarraituko du. Hori guztiagatik, Zumaiako Udalak urtarrilaren 12an, 17:30etatik aurrera Bilbon egingo den mobilizazio orokorrean" parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.