Maria eta Joseko ikasleak XXVII. Christmas lehiaketan irabazle

Baleike 2012ko abe. 20a, 10:30

Gipuzkoako ikasleen guraso elkarteen federakuntza FEGUIAPAk antolatzen duen XXVII. Christmas lehiaketan Maria eta Jose Ikastetxeko DBH mailetako hiru ikasleek lehen saria lortu dute egindako gabon marrazkiekin. DBH 1. mailako Eukene Gontanek eta DBH 4. mailako Ignacio Amundarainek lehen saria irabazi dute, eta Heziketa Bereziko sari bakarra ere ikastetxeko ikasle den Daniel Sanchezek lortu du. Sarien banaketa abenduaren 16an, igandea, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin zen bertan izan zirelarik hiru ikasle sarituak euren irakasle eta ikastetxeko zuzendariarekin batera.

Bideo lehiaketa

Atzegi taldeak  Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen minibideoen lehiaketan parte hartu dute DBH 4.mailako Arte Hezkuntzako ikasleek. Denok elkarrekin, berdin du zeinekin bideoa aurkeztu dute. Bideo honetan inklusioaren gaia lantzen da, hau da, futbolean edota beste edozein jokotan aritzerakoan “zeinekin jokatu edo ez jokatu” ematen diren arazoak gaindituz, garrantzitsuena jokatzea eta denak elkarrekin pozik eta gustora aritzea dela azaldu nahi da eta ez zeinekin jokatzen den.

Abenduaren 13an, ostegunean, egin zen bideoen aurkezpena Donostiako Antzoki Zaharrean, eta han izan ziren  DBH 4. mailako ikasle eta irakasleak, beste eskola eta ikastetxeetakoekin batera.