'¿Y ahora? Eta orain?' antzezlana Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2012ko abe. 17a, 11:48

Bihar, asteartea, '¿Y ahora? Eta orain?' antzezlana taularatuko dute Maria eta Jose ikastetxean, 19:00etan. Saioa gaztelaniaz da eta sarrera doan.Sinopsia: "Bi pertsona, aurrez aurre. Beraien iraganean, itxi ezin den zauri bat: batek, maite zuen gizona galdu zuen atentatu batean. Bestea da gizon hura hil zuenaren ama. Gurako amaiera bat, barkamen eskaera bat, barkamena ukatzeko arrazoi bat. Eta orain".

Idazle eta zuzendaria: Iker Ortiz de Zarate

Aktoreak: Teresa Ibañez, Iker Ortiz de Zarate, Mirena Nafarrete eta Guillermo Sanz.

Iraupena: 105 minutu