"Haloween, Olentzero, Joaldunak... nora doaz neguko festak?"

Baleike 2012ko abe. 17a, 10:37

Zerikusirik ba al du Halloweenek Inauteriekin? Eta Olentzerok Santa Agedarekin? Disfrazatzea eta mozorrotzea, gauza bera al dira? Oier Araolaza dantzari eta antropologoak neguko festen gaineko hitzaldia emango du asteazkenean (Alondegian, 19:00etan), Inpernupe Kultur Elkarteak gonbidatuta.Neguko Festak iragana eta oraina batzen dituzten ospakizunak dira. Arreta jarriz gero konturatuko gara urtetik urtera aldatzen direla, eta geuk ere geure ekarpena egiten diogula bilakaera horri urtero.

Nora doaz gure neguko festak? Norantz bideratu nahiko genituzke? Galdera hauen erantzuna bilatzeko Inpernupe Kultur Elkarteak hitzaldia antolatu du datorren asteazkenean (abenduak 19) Oxford aretoan, arratsaldeko 19etan hasita. Oier Araolaza dantzari eta antropologo eibartarra gonbidatu dugu gure artera Zumaian neguari agurra nola eman denon artean hausnartzeko.

Hitzaldia

Izenburua: "Haloween, Olentzero, Joaldunak... nora doaz neguko festak?"

Non: Alondegian

Noiz: asteazkenak 19, 19:00etan.

Hizlari: Oier Araolaza