Ostiralean zabalduko da Gabonetako karpa

Baleike 2012ko abe. 17a, 10:17

Gabonek bilgune berria izango dute aurten Zumaian: Beheko plazan jarriko den 35 metroko karpa. Ohiko argien partez, aurten ekintzez betetako karparen aldeko apustua egin du Udalak: Santomasak, Gabonetako saltokia, eskulanen tailerra, Gabonetako parkea, kontzertuak, karaoke lehiaketa... Ostiralean zabalduko da, Santo Tomas ospatzeko, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik. Hemen daukazue egitaraua:

Zu abeslari karaoke lehiaketa

Dantza Antza, dantza lehiaketa

Abenduak 21: santomasak

17:00etatik 21:00etara, txorizo postuak Herri Eskolaren eskutik.

17:00etan, Bertso Eskola eta Musika Eskolaren saioa.

19:00etan, Kupela taldearen kontzertua.

Abenduak 22 eta 23: Gabonetako saltokia

11:00etatik 20:00etara, Zumaiako 15 dendaren azoka berezia.

Eskulanen tailerra: izen ematea Rubio margoak dendan.

Zezen mekanikoa, puzgarriak, musika...

Abenduak 26tik 29ra eta 2tik 4ra: Gabonetako parkea

Ordutegia: 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Egun osorako sarrera bi euroan.

Txiki-txokoa zaindariekin, Play Station, puzgarriak...

Abenduak 31: Biko lasterketa

13:30ean, Biko lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

Urtarrilak 4: eskutitz jasotzea

18:30ean, Errege Magoentzako eskutitzak jasoko dira.

Lehiaketak

Urtarrilak 2

16:00etan, Zu abeslari karaoke lehiaketa.

Abenduak 29

16:00etan, Dantza Antza lehiaketa.

Kontzertuak

Abenduak 21

17:00etan, Bertso Eskola eta Musika Eskolaren eskutik.

19:00etan, Kupela taldea.

Abenduak 26

18:00etan, Joxe Mendizabalekin erromeria.

Abenduak 27

19:00etan, batukada Dardarakaren eskutik.

Abenduak 28

19:30ean, Beheko Plaza abesbatzaren kontzertua.

Urtarrilak 3

19:00etan, Azkaiter Funk Band taldea.