Urkullu lehendakariak Arantza Tapia aukeratu du Eusko Jaurlaritzako ekonomia saila gidatzeko

Baleike 2012ko abe. 14a, 16:46

Arantza Tapia Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna saileko buru izango da IƱigo Urkullu lehendakariak osatu berri duen gobernu taldean. Astigarragan jaioa (1963), Arantza Tapia Zumaian bizi da 1988tik. Industria ingeniaritzan doktore da, eta EHUko katedradun. Politikagintzan, Juan Jose Ibarretxerekin estreinatu zen ardura postuetan: Garraio eta Herri Lan sailburuorde izan zen 2005etik 2007ra. Ondoren, Markel Olanok Gipuzkoako Foru Aldundira ekarri zuen, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuaz ardura zedin. 2011tik parlamentari da Espainiako Kongresuan (Gipuzkoako zerrendaburu aurkeztu zen).

Ikus hemen Urkulluk osatu duen gobernuko kideak.