Ikastaroak antolatzeko deialdia zabaldu du Udalak

Baleike 2012ko abe. 5a, 10:23

Alondegia Kultur Etxeak deialdia zabaldu du datorren urtean Zumaian ikastaroak antolatu nahi dituztenentzat. Kultura eta aisialdiarekin lotuta ikastaroak behar dute izan, eta 2013ko maiatz amaiera artekoak gehienez. Interesa duzuenok Alondegian eska ditzakezue ikastaroak arautzen dituzten oinarriak. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 12an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero: 943861056 edo kultura@zumaiakoudala.net