Jontxu Altzibar aktorea hil da

Baleike 2012ko abe. 3a, 17:02

Jontxu Altzibar aktore beteranoa hil da, 91 urte zituela. Larunbatean izan ziren bere aldeko hileta elizkizunak. Antzeztea izan zen beti bere pasioa, eta txikitatik hartu zuen parte antzerkian. Telebistan ere egin zuen lan, eta arrakasta ezagutu zuen ETB1eko 64 telesailarekin –adinekoen egoitza bateko gorabeherak kontatzen ziren, eta Karmen Balentziaga izan zuen lankide–. Bere bizitza oparoaren hamaika kontu esan zizkion duela sei bat urte Abelin Linazisorori Baleike aldizkarian argitaratutako elkarrizketa luzean. Hona ekarri dugu, Altzibarren oroimenez.

Jontxu Altzibar aktorea