Ostiralean "Zumaian klandestino" abesti eta bideokliparen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016-08-25 12:58   Politika

Alkatearen zentsurak famatu egin duen Erriberako horman, 19:30ean hasita, "Zumaian Klandestino" abestia eta bideoklip umoretsuaren aurkezpena egingo dugu jai giroan. Jana eta edanaz gain, Hernanitik etorriko zaigu Morau musikaria, 12. murala margotzen dugun bitartean, ingurua girotzeko. Animatu, ez zaizu damutuko!

Bi zumaiar EH Bilduren Legebiltzarrerako zerrendetan

Baleike 2016-08-17 13:06   Politika

Bi zumaiar EH Bilduren Legebiltzarrerako zerrendetan

Irailaren 25ean egingo dira Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeak. Gipuzkoako zerrendetan bi zumaiar daude: Marina Bidasoro eta Jone Mugertza.

Beste bi mural margotu dituzte Erribera kalean, baita estali ere

Beste bi mural margotu dituzte Erribera kalean, baita estali ere

Baleike 2016-08-14 10:15   Politika

Uda hasieratik edo, hobe esanda, Udalak herriko kaleetan pankartak ezarri edota pintadak egiteko debekua ezarri zuenetik bizitzen ari garen Erribera kaleko gerraren beste kapitulu bat bizi izan dugu asteburu honetan ere. 

'Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera!' mobilizazioak datozen egunotan

Baleike 2016-08-11 12:00   Politika

Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera! lemapean mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte datozen egunetarako. 

"Legealdi berrian bakea eta bizikidetzarako baldintzak ezarri behar dira; bestela lotsagarria izango da"

Baleike 2016-08-08 14:36   Politika

"Legealdi berrian bakea eta bizikidetzarako baldintzak ezarri behar dira; bestela lotsagarria izango da"

ETAk Joxe Mari Korta hil zuela 16 urte bete dira gaur. Urtero bezala, Korta sendiko kideak, alderdi politikoetako ordezkariak eta gizarte zibileko kideak bonba-autoa lehertu zen toki berean ezarritako oroitarriaren inguruan bildu da eraildako enpresaria gogoratzeko.

Terrorismoaren biktimen omenezko plaka garbitu du Udalak

Baleike 2016-08-05 11:07   Politika

Parolbidean kokatuta dagoen terrorismoaren biktimen omenezko plakan ETAko hiru kideren izenak idatzi zituen norbaitek. Covitek eman zuen jakitera gertaera hau eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako gobernuaren delegazioaren eta zenbait partidu politikoren gaitzezpen oharrak jakin ziren. Horren aurrean, Udalak garbitu du plaka dagoeneko. 

Hauteskunde-zerrendak jendaurrean jarriko dira

Baleike 2016-08-05 10:59   Politika

2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia egin ondoren, indarrean  dagoen Hauteskunde Errolda jendaurrean ipini dela adierazi du Udalak.

Udalak Itzurungo eremu babestuak errespetatzea eskatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-07-30 09:57   Politika

Udalak Itzurungo eremu babestuak errespetatzea eskatzen du

Aurreko astean Flyscheko biotopo babestuaren barne dagoen Itzurungo hondartzako harrizko horman zenbait pintada azaldu ziren. Honen harira, Udalak, ekintza salatu eta gaitzesteaz gain, babestuak dauden herriko eremuak errespetatzea eskatu du, pintada hau herriarentzat gain, paisaia naturalarekiko ere eraso bat delako.

EH Bilduk aurkeztutako 'LOMCE gabeko herria' mozioa onartu zuen atzo plenoak

Baleike 2016-07-29 18:28   Politika

Mozioentzako lekua ere izan zen atzoko ohiko batzarrean. Berez 'LOMCE gabeko herria' idatzia maiatzeko plenoan zen aztertzekoa, Lomceren auzia puri-purian zegoenean, baina uztailera arte zain egon behar izan da plenoan aztertzeko. 

Getaria eta Zumaia arteko barrutiak mugatzeko mahaia berriro martxan jarri da

Baleike 2016-07-29 14:22   Politika

Pasa den legealdian onartu zen Urola ibaiaren itsasadarreko plan nagusia. Plan honek eragina du Urola ibaiaren itsasadarreko eremu guztien eta, Zumaiaz gain, Zestoa (Bedua) eta Getariako (Santiago hondartza) lurrak ere ukitzen ditu. Plana hiru udalerrietako plenoetan onartu bazen ere, zenbait kezka piztu zituen Getarian, herrien arteko mugak direla-eta. 

Uztaileko ohiko osoko bilkura egingo da bihar

Baleike 2016-07-27 13:14   Politika

18:00etan hasita, Zumaiako Udalaren uztaileko ohiko plenoa izango da bihar, udaletxean.

GUTUNA: EAJ-PSEk erraustegiak Urola Kostako herritarren poltsikoetan izango duen eragina ezkutatu nahi dute

Urola Kostako EH Bildu 2016-07-13 14:10   Politika

Urola Kostako EH Bilduk erraustegiaren eraikuntzak herritarrei ekonomikoki nola eragingo dien jakin nahi du eta txosten ekonomiko-juridiko bat eskatu du Urola Kostako Udal Elkarteko (UKUE) Zuzendaritza batzordean. EAJ-PSEk ez du txostenik egin nahi eta herritarrei informazioa ukatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute. 

EH Bilduren iritzia azken plenoaz

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2016-07-06 10:16   Politika

'Saregileen plaza' izena Alondegiko aurreko plazari jartzeaz Udalak hartu duen erabakiaz, EH BILDUren iritzia

Zumaiako zerrenda beltza: "separatistak eta marxistak"

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Tolosa 2016-07-06 09:40   Politika

Uztailaren 17an 80 urte beteko dira Francoren estatu kolpetik. Gerra Zibila eta errepresio latza etorri ziren ondoren. Nevadako Unibertsitatean dagoen dokumentu honetan zerrendatu zituzten Zumaiako "separatistak eta marxistak". Haien omenez, zerrenda publiko egitea ezinbesteko iruditu zait.

Suaren bidez eskatu zen atzo presoak eta iheslariak etxera ekartzea

Baleike 2016-06-30 15:10   Politika

Su artifizialak izan ziren atzo Zumaian, San Pedro jaien baitan. Beste su batzuk ere piztu ziren atzo herrian, kasu honetan presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko, bideo honetan ikus dezakezuen bezala. 

EAJk irabazi du Zumaian, Unidos Podemos eta EH Bilduren aurretik

Baleike 2016-06-26 22:27   Politika

Espainiako Gorteerako hauteskundeak egin dira gaur eta Zumaian EAJrena izan da boto gehien lortu duen zerrenda, Unidos Podemos eta EH Bilduren aurretik. 

Hogarreko hauteslekura kotxez gerturatzeko aukera izango dute beharra dutenek

Baleike 2016-06-24 15:56   Politika

Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira eta, ohi bezala, Hogarrean hautesmahaiak jarri dira. Mugikortasun arazoak dituztenek Hogarraren atariraino kotxez gerturatzeko aukera izango dute, Arroa kaletik (Odietatik) sartuta.

Gardentasunean eta elkarlanean oinarrituta eta pertsonak ardatz gisa hartuta egindu Udal Gobernuak bere lehen urtea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016-06-20 11:21   Politika

Egungo udal egoera hobetzea, udala herritarren zerbitzura jartzea, herritarrengandik gertu egotea eta euren ongizate eta bizi kalitatea bermatzea lehenetsi ditu gobernuak lehen urte honetan. Udalak, pertsonak udal jardunaren eta langileen ardatz nagusi direla berretsi du eta era berean, gardentasun, elkarlan eta parte hartze aktiboan oinarritutako udal jardunaren aldeko apustua egiten duela adierazi du, etorkizunera begira, guztien beharretara egokitutako Zumaia eraikitzeko.

Iñaki Ostolaza: “Madrilen egotea garrantzitsua ez, ezinbestekoa da, gure bozkak beharrezkoak izan daitezke-eta”

Baleike 2016-06-15 14:55   Politika

Iñaki Ostolaza: “Madrilen egotea garrantzitsua ez, ezinbestekoa da, gure bozkak beharrezkoak izan daitezke-eta”

Ekainaren 26an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeetan EH Bilduren Gipuzkoako bigarren zerrendaburua da Iñaki Ostolaza (Zumaia, 1968). Ostegunean, 19:30ean, solasaldi irekia eskainiko du Alondegi aurrean Marian Beitialarrangoitia zerrendaburuarekin batera.

PSE-EEko kideak eskuorriak banatzen arituko dira bihar Amaiako plazan

Baleike 2016-06-15 11:41   Politika

Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskunde  kanpainako ekitaldia izango du bihar goizean PSE-EEk Zumaian. Eskuorriak banatzen arituko dira goizeko 10:30etan Amaiako plazako azokan.