Lantaldeak prest!

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-04-02 08:40   Politika

Lantaldeak prest!

Gaur beste pauso bat eman dugu maiatzaren 7rako bidean. Alondegian 70 lagun bildu gara, lanerako prest, azken txanpan egin beharreko lanak zehaztu eta antolatzeko.

BIDEOA: Bartzelonatik ere "bai"

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-31 13:06   Politika

Maiatzaren 7an bozkatzeko deia Bartzelonatik. Zumaiar ugari daude Bartzelonan bizitzen edota ikasketak burutzen. Bertatik ere, bidali digute Zumaiara maiatzaren 7an denok bozkatzera joateko deia. Hilabete eskas baino ez da geratzen, azken txanpan gaude denon laguntza behar dugu galdeketa aurrera atera ahal izateko azken hilabete honetan, horregatik dei egiten diegu Zumaiar guztiei Ontziratuk antolaturiko ekintzetara batu eta, nola ez, maiatzaren 7an euren bozka ematera.

“Orain da maiatzaren 7ko galdeketa antolatzeko momentua”

Baleike 2017-03-30 14:00   Politika

“Orain da maiatzaren 7ko galdeketa antolatzeko momentua”

Herri galdeketarako hilabete falta den honetan, Ontziratu plataformak larunbaterako bilera irekia deitu du. Egun bertan eta aurretik egin behar diren eginkizunetarako laguntzaileak behar dituzte.

Elefantea eta burujabetzaren parabola

Baleike 2017-03-30 12:39   Politika

Elefantea eta burujabetzaren parabola

Herri galdeketetan %50eko parte hartzera iristea jarri du erronka Patxi Zabaletak; “gaudenak baino askoz gehiago izan gaitezke” bota du Miren Larrionek. Burujabetzaz eta erabakitze eskubideaz hitz egin dute EHBilduko bi kideek Alondegian, koalizioak antolatutako solasaldian. Batak zein besteak esandakoak jarraian, puntuz puntu jasota.

“Asilo politikoaren bataila ez da bakarrik nirea izan, pertsona askorena baizik”

baleike 2017-03-27 14:11   Politika

“Asilo politikoaren bataila ez da bakarrik nirea izan, pertsona askorena baizik”

Pasa den ostiralean ‘Ni ere errefuxiatua naiz’ hitzaldia eman zuen Hassana Aalia ekintzaile sahararrak Darahli elkartearen 10. urteurreneko egitarauaren baitan. Errefuxiatuak jasaten ari diren sufrimenduaz eta Europar Batasunak honen inguruan hartu duen politikaz hitz egin zuen Aaliak. Pasa den urrian, bost urteko borrokaren ostean, asilo politikoa lortu du.

Miren Larrion eta Patxi Zabaleta solasean, asteazken honetan, Zumaian

Miren Larrion eta Patxi Zabaleta solasean, asteazken honetan, Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017-03-27 12:02   Politika

Hitzaldia antolatu dugu, gai honen bueltan: 'Euskal estatua bai. Zergatik eta zertarako'. Asteazken honetan izango da, 18:30ean, Alondegian, eta bi hizlari handi datoz: Miren Larrion eta Patxi Zabaleta.

Bilera irekia egingo du Ontziratuk larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-27 12:00   Politika

Bilera irekia egingo du Ontziratuk larunbatean

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako gero eta gutxiago falta da. Horregatik bilera irekia antolatu du Ontziratuk datorren apirilaren 1erako, goizeko hamaiketan Alondegian.

Hassanna Aaliaren hitzaldia izango da gaur Oxford

Baleike 2017-03-24 14:19   Politika

Hassanna Aaliaren hitzaldia izango da gaur Oxford

Hassanna Aalia ekintzaile sahararrak Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia emango du gaur, 19:00etatik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldi hau Darahli elkartearen 10. urteurreneko egitarauaren baitan kokatzen da. 

(GUTUNA) Maite joan zaigu, egia ukatu diote

Zumaiako ezker abertzalea 2017-03-24 10:08   Politika

Eguna argitu orduko jaso dugu berri mingarria: Maite Golmaio hil da. Indar handiko emakumea, bizitzak jarritako oztopoak duintasun erraldoiarekin gainditu zituena. Xabi semea erail zioten, baina ordutik herriko gazte zein independentista askoren ama bihurtu da. Doakio Zumaiako Ezker Abertzalearen dolumin eta besarkadarik sentikorrena bere senidiari.

Kantu jira egin da Zumaian gaurko galdeketa egingo duten herriei babesa eta indarra helarazteko

Baleike 2017-03-19 09:21   Politika

Kantu jira egin da Zumaian gaurko galdeketa egingo duten herriei babesa eta indarra helarazteko

Euskal Herriko 35 herritan galdeketak egingo dira gaur. Egun esanguratsu honen atarian, maiatzaren 7an Zumaian egingo den herri galdeketaz arduratuko den Ontziratu mugimenduak kantu jira berezia egin zuen atzo arratsaldean, galdeketa egingo duten herriei "indarra eta babesa" helarazteko. 

Ontziraturen kantu jira: argazki galeria

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Manterola 2017-03-19 09:20   Politika

Ontziratuk antolatuta, kantu jira berezia egin zen atzo arratsaldean Zumaian. Musika, bertsoak, antzerkia eta dantza izan ziren arratseko protagonistak, beti ere, maiatzaren 7ko herri galdeketaren harira. Hemen duzue Imanol Manterolaren argazki erreportajea.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

Hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean maiatzaren 7ko herri galdeketari begira

Hitzaldia antolatu dute datorren asteazkenean maiatzaren 7ko herri galdeketari begira

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-17 14:14   Politika

Martxoaren 22an, asteazkena, maiatzaren 7ko herri galdeketara begira antolatuko diren hitzaldietan lehena egingo da alondegian. Bertan Goierriko Gure Esku Dagok eginiko "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala aurkeztuko dute (30 minutukoa). Ondoren, Beasain eta Oiartzungo galdeketen nondik norakoak azalduko dituzten bi protagonistak hartuko dute hitza. 

Ez-ohiko bilkura izango da bihar 19:00etan udaletxeko areto nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-03-15 14:29   Politika

Bihar, martxoak 16, arratsaldeko zazpietan ez-ohiko bilkura izango da udaletxeko areto nagusian.

'Zer gertatzen ari da Brasilen?' hitzaldia ostegunean gaztetxean

Baleike 2017-03-13 20:43   Politika

Ostegunean Brasilgo egoera hobeto ezagutzeko aukera izango da Torreberri Gaztetxean. Iaz Askapenako brigadista gisa Brasilen izan ziren kideak etorriko dira han ikusi eta ikasi zutena konpartitzeko. MST Lurrik gabeko nekazarien mugimendua, eskuinak boterea hartu osteko egoera politiko eta soziala, besteak beste.

'Pasaiako sarraskia'-ren urteurreneko ekitaldiak egingo dira hilabete honetan

Baleike 2017-03-13 15:11   Politika

'Pasaiako sarraskia'-ren urteurreneko ekitaldiak egingo dira hilabete honetan

'Pasaiako sarraskia' gertatu zela 33 urte betetzen dira aurten. Urteurren horren harira, zenbait ekitaldi antolatu dira. 

Ontziratuk balkoiak erabakiaren aldeko banderolaz bete nahi ditu

Ontziratuk balkoiak erabakiaren aldeko banderolaz bete nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-10 22:06   Politika

Larunbatean, arratsaldeko zazpietan Ontziratuko kideak Erribera Kalean izango dira maiatzaren 7an ospatuko den galdeketaren aldeko banderolak saltzen. Ahalik eta zumaiar gehienek euren balkoietan banderolak jartzea dute helburu, horrela galdeketarako deia ahalik eta ozenen zabaltzeko. 

Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak

Baleike 2017-03-07 11:50   Politika

Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak

Argiako kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Hedabide honek isunari ezarritako helegitearen ondorioz, martxoaren 13an epaiketa egitekoa zen Gasteizen. 

1.440 sinadura lortu ditu Ontziratuk maiatzaren 7ko herri galdeketarako bidean

Baleike 2017-03-04 22:40   Politika

1.440 sinadura lortu ditu Ontziratuk maiatzaren 7ko herri galdeketarako bidean

Maiatzaren 7an egingo dira eskualdeko hainbat herritan Gure Esku Dagok bultzatutako herri galdeketak. Horren harira, herri hauetan lortutako sinaduren berri eman da gaur Azkoitian egindako ekitaldi batean. Zumaiari dagokionez, 1.440 izan dira Ontziratu taldeak lortutako sinadurak.

Bihar emango du Ontziratuk jasotako sinaduren berri

Bihar emango du Ontziratuk jasotako sinaduren berri

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017-03-03 16:19   Politika

Bihar jakingo da Zumaian, zein Urola Kostako gainerako herrietan, herri-galdeketaren alde jaso diren sinadura kopurua. Goizean, Azkoitian 11.45ean Elkargunean Urola Kostako herri guztiek jasotako sinadura kopuruaren berri emango da. Jarraian, arratsaldeko 19:00etan Ontziratuk Zumaiako Kofradiako Plazan, Zumaian jasotako sinadura kopuruaren berri emateko ekitaldia antolatu du. Eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia Torreberriko aterpera aldatuko da. Gogoratu, maiatzaren 7an herri-galdeketa deitu ahal izateko Ontziratuk gutxienez 1.000 sinadura lortzeko erronka jarri zuela. Zumaiar guztiok zaudete gonbidatuta ekitaldira etortzera eta maiatzean gauzatuko dugun erabakian pauso bat gehiago ematera.

Axier Lopez: "Oso harro nago bidegabekoa den lege bat desobeditu izanaz, jakin gabe desobeditzen ari nintzela"

Baleike 2017-03-01 14:09   Politika

Axier Lopez: "Oso harro nago bidegabekoa den lege bat desobeditu izanaz, jakin gabe desobeditzen ari nintzela"

Barakaldon jaioa, Zumaian bizi da eta Argiako kazetaria da. Bera da Mozal Legea aplikatuta Espainia mailan isuna jaso zuen lehen kazetaria. Nahiz eta Espainiako Arartekoa isuna kentzearen alde azaldu, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ez dio jaramonik egin eta bere horretan mantendu du. Martxoaren 13an epaiketa izango du Gasteizen. Horri guztiari buruz hitz egin dugu.