api 18, 13:44 Zumaia
Masustondoen patioa antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Zumaian, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean.
api 18, 12:00 Zumaia
Ubera izeneko diskoa aurkeztu berri du Zumaiako Musika Eskolako irakasle Harkaitz Bastarrika abeslari duen taldeak, bere ibilbideko hirugarrena. Hego Amerikako eta Euskal Herriko musika uztartu dituzte abestietan.