Imanol Manterola zumaiarrak irabazi du Azpeitiko VIII. Gau Txori argazki rallya

Imanol Manterola zumaiarrak irabazi du Azpeitiko VIII. Gau Txori argazki rallya

Baleike 2017-03-06 12:40   Kultura

Aurtengo Gau Txori argazki rallyko argazki bildumarik onena Imanol Manterola zumaiarrarena da. Hala erdietsi du Azpeitiko Argazki Elkarteko (AAE) hainbat kidek osatutako epaimahaiak. Otsailaren 11n jokatu zen gauez egin ohi den rallya, eta joan den zapatuan, martxoaren 4an, egin zuten sari banaketa, Sanagustin kulturgunean.

'Koadernoa zuri' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2017-03-05 13:07   Kultura

'Koadernoa zuri' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Hilabete moreko egitarauaren baitan Koadernoa zuri antzezlana izango da ostegunean, martxoaren 9an, Aita Marin (22:00etan). Udalak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Mozorro lehiaketako bozkatzaileentzako sariak zozkatu ditugu

Baleike 2017-03-03 16:06   Kultura

Internet bidezko mozorro lehiaketan bozka eman duzuenen artean bi sari zozkatu ditugu. Goiko Bodegoiak emandako bi lagunentzako bazkaria/afaria Nerea Etxaberi egokitu zaio. Bestalde, Aita Mari zineak eta Kultura Sailak emandako zinerako hamar sarrerako bonoa Iñigo Rodriguezentzat da. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan irabazleekin. Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi.

'Grease' eta 'Teo Poteoan' dira mozorro bozkatuenak Internet bidezko lehiaketan

Baleike 2017-03-03 15:14   Kultura

'Grease' eta 'Teo Poteoan' dira mozorro bozkatuenak Internet bidezko lehiaketan

Gaur eguerdian amaitu da Internet bidezko mozorro lehiaketa, eta badauzkagu bi irabazleen izenak: banaka edo binakako atalean Grease mozorroak lortu du boto gehien; taldekakoan berriz, Teo Poteoan izan da bozkatuena. Haientzat, beraz, 80 eta 120 euroko sariak, hurrenez hurren. Bestalde, botoa izen-abizenarekin eman duzuenon artean zozkatuko ditugun bi sarien irabazleak laster jakinaraziko ditugu.

 

Unai Arambarri Yereguik irabazi du kartel lehiaketako herritarren saria

Unai Arambarri Yereguik irabazi du kartel lehiaketako herritarren saria

Baleike 2017-03-03 14:37   Kultura

Inauterietako kartel lehiaketan bi sari ematen dira: epaimahaiarena eta herritarrena. Epaimahaikideena festak hasi aurretik iragarri zen. Orain, herritarren sariaren txanda izan da. Alondegian jarritako erakusketan emandako bozkekin erabaki da eta irabazlea Unai Arambarri Yeregui izan da.  

Telmo Irureta eta Haritz Morrasen 'Bikarrizketak', Itzurun tabernan

Baleike 2017-03-03 11:50   Kultura

Telmo Irureta eta Haritz Morrasen 'Bikarrizketak', Itzurun tabernan

Ohiko kontzertuak alde batera utzi eta bakarrizketei lekua zabaldu die Itzurun tabernak. Bakarrizketak baino Bikarrizketa da gaur izango dena, Telmo Irureta eta Haritz Morrasi esker. 22:30ean izango da.

Zozkatu ditugu 'Kaput' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017-03-03 11:12   Kultura

Zozkatu ditugu 'Kaput' antzezlanerako sarrerak

Kaput izeneko haurrentzako antzezlana emango da igande honetan, eguerdiko 12:00etan Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

'Contratiempo' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2017-03-03 09:41   Kultura

Asteburu honetan Contratiempo thrillerra emango da Aita Mari zinean. Mario Casas, Barbara Lennie eta Jose Coronado dira protagonistak.

Santelmoetan karpan txandak osatzeko deialdia

Baleike 2017-03-02 15:17   Kultura

Santelmoetan karpan txandak osatzeko deialdia

Zumaiako Txosna Batzordeak aurtengo Santelmoetarako karpan txandak egiteko deialdia jarri du martxan. Parte hartu nahi ezkero, zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi edo 638859519 telefonora deitu behar da.

Txaloak aniztasunarentzat

Baleike 2017-03-02 14:41   Kultura

Txaloak aniztasunarentzat

Atzo arratsaldean aurkeztu zen Zumaiako Udalaren laguntzarekin Badihardu Euskara elkarteak osatu duen ‘Zumaia Eleaniztuna’ dokumentala. Idoia Etxeberriak, proiektuaren arduradunak, bideoa egiteko lan prozesua azaldu zuen hasieran. Horrez gain, Euskal Herrian zenbat hizkuntza dauden jasotzeko burutzen ari diren 101l proiektuaren berri eman zuen. Alondegian izan ziren dokumentalean ateratzen diren hainbat protagonista.

Herriko tabernetan kontzertu txikiak emateko laguntzak emango ditu Udalak

Baleike 2017-03-01 16:55   Kultura

Herriko tabernetan kontzertu txikiak emateko laguntzak emango ditu Udalak

Udala sei urte daramatza Zumaiako tabernetan formatu txikiko kontzertu eta ikuskizunak egiteko diru-laguntzak ematen eta aurten ere ekitaldiren bat antolatzera animatzen diren tabernak diruz lagunduko ditu. 

Aire akrobazia ikastaroko izen-ematea zabalik dago

Baleike 2017-03-01 16:24   Kultura

Aire akrobazia ikastaroko izen-ematea zabalik dago

Aire akrobazia ikastaroa emango du Virginia Maffassantik martxoaren 11tik ekainaren 10era Torreberrin. Izen-ematea zabalik dago jada.

Uxategiko entsegu lokalak erabiltzeko izen-ematea zabalduko da

baleike 2017-03-01 12:36   Kultura

Uxategiko entsegu lokalak erabiltzeko izen-ematea zabalduko da

Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean musika taldeen entseguetarako erabiltzeko. Lokal hauek erabili nahi dituzten taldeek izena eman beharko dute martxoaren 13tik 31era Kultura Sailean.

Omnes viae Romam ducunt

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-01 09:48   Kultura

Omnes viae Romam ducunt

Antzinako esaera zaharrari jarraiki, gu ere han izan gara, Zumaiako Institutuko Arte eta Latineko ikasle-irakasleak. Urtero legez, bost eguneko bidaia zirraragarria. Balaustradak, fenestrak, arku zorrotzak, domusak, kapitel joniarrak, fontanak...Guztiak maisulanez eginiko perla irregularraren barnean, hori baita Barrokoa: sentimendua eta pasioa, maitasuna eta ezinegona.

Pelikula onenaren Goya saria jaso duen 'Tarde para la ira', bihar, zine forumean

Baleike 2017-03-01 09:37   Kultura

Zuzendari bezala egindako lehen pelikularekin zerua ukitu du Raul Arevalok. Lau Goya sari irabazi ditu bere Tarde para la irak, horien artean, pelikula eta zuzendari berri onenena. Lan hau zine forumean emango du Ostarrenak, bihar, osteguna, 22:00etatik aurrera. 

'Kaput' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017-02-28 20:25   Kultura

'Kaput' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Ganso & Cia taldearen Kaput antzezlana emango da igandean, 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Santelmotako helduen danborradako entseguak ostiralean hasiko dira

Baleike 2017-02-28 10:58   Kultura

Santelmotako helduen danborradako entseguak ostiralean hasiko dira

Martxoaren 3an, ostiralean, hasiko dira San Telmo jaietako helduen danborradako entseguak. Ohikoa debn bezala, Komentuan egingo dira, ostiraletan 22:00etatik 23:00etara eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara.

Jone Guenetxea Tokikomeko presidente Urko Aristiren ordez

Baleike 2017-02-28 10:23   Kultura

Jone Guenetxea Tokikomeko presidente Urko Aristiren ordez

Eibarren egin du ohiko Batzar Orokorra Toki Komunikabideen Bateraguneak eta han erabaki dute Urko Aristiren ordez Jone Guenetxea (Abadiño, 1978) Durangaldeko Anboto astekariko zuzendaria izatea presidente. Era berean, 2017rako "jauzi kualitatiboa" dakarren kudeaketa plana onartu dute. Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak Administrazio Kontseiluan jarraituko du.

Hitz egitera etorri naiz ni kontzertu honetara

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-02-27 20:06   Kultura

Hitz egitera etorri naiz ni kontzertu honetara

A zer eguraldi polita! Bagoaz X eta biok goxo-goxo berriketan kontzertura. Asko gustatzen zait A-ren musika eta badut gogoa kontzertua ikusteko. Egia esan, bazkalaurretik ardo batzuk hartu ditut eta bazkalondoren kopatxoa ere bai. Siestatxo bat ederki egingo nuke, baina kontzertua goiz jarri dute eta bagoaz tertulian.

ARGAZKI TXOKOA: Lehiaketatik kanpoko argazkiak

Baleike 2017-02-26 18:05   Kultura

Asko izan ziren Inauterietako Argazki Txokoko oholtzara igotako lagunak. Batzuk lehiaketatik kanpo gelditu dira, adinagatik edo izena eman ez zutelako. Dena den, horien guztien argazkiak ere ikus eta deskarga daitezke bilduma honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (84)