mar 27, 17:00 Zumaia
Geuretik Sortuak bekako bost komikigileen lanak jaso ditu mostrak. Iñaki 'Mattin' Martarena Otxotorena, Unai Gaztelumendi Arandia, Eñaut Aiartzaguena Bravo, Aritz Ibarra Agirrezabal eta Kote Camacho de Miguel komikigileen lanak dira guztiak ere. Oxfrod aretoan izango da ikusgai komiki erakusketa apirilaren 8ra arte, egunero.
mar 27, 13:30 Zumaia
San Telmo egunaren biharamunean dantzatzen zuten zahagi-dantzaz idatzi du Amaiur Aristi Arregi kazetari zestoarrak dantzan.eus web atarian. Haren lehengusuaren amona Begoña Ostolaza zumaiarraren testigantzekin osatu du artikulua.