Bandako Kafe Musikala, maiatzak 31

Erabiltzailearen aurpegia ZUMB 2013ko mai. 31a, 07:54

Bihar, ostirala maiatzak 31, aktuazioa berezi bat antolatu du Zumaiako Musika Bandak. Urtero bezala garai honetan burubelarri gabiltza San Pedrotako emanaldiak prestatzen, baina oraindik  falta denean, gure publikoari zeozer berezia eskeintzea pentsatu dugu: Kafe musikala.

Bertan lau talde edo ensemble desberdin entzun ahal izango dira: Klarinete Ensemblea ikusten ohituta gaude urteroko Klarinete Maratoian; Saxo Ensembleak tresna honetako famili osoa erakutsiko dizkigu (saxo sopranoa, saxo altua, saxo tenorra eta saxo baritonoa), egitazko “abesbatza” osatzen dutena;  Oboe Ensembleak tresna desberdinez osatuta egongo da, jakina oboetik hasita, zeharkako txirula eta gaur egun hain ezezaguna den oboearen doinu grabeak ematen disuena, Fagota, benetan interesgarria; azkenik, Brass Ensemblea ezagunagoa bilakatu da azken aldi honetan, Metal Topaketari esker, non tronpetaz gain, tronboia, tronpa, bonbardinoa eta tuba ere ikus ahal izango ditugu, jakina bateriaz lagunduta.

Eta emanaldia bukatzeko bi sorpresa txiki eskeiniko ditugu musikari guztien artean.

Hau dena, gaueko 22:00etan, Alondegian.

Ahhhh…. eta beti bezala, kafea, pastak eta bonboiak izango ditugu gure musikaren osagarri gozo-gozoa!

Egitaraua:

                                                        CLARINET ENSEMBLE

  1. Divertimento in Bb ………………………………. Wolfgang Amadeus Mozart

  2. Clarinetwise …………………………………………………………………… Paul Harris

  3. Jericó ……………………………………………………………………..…………..Herrikoia

                                          OBOE-FLAUTA-FAGOT  ENSEMBLE

  1. Libertango ………………………………………………………………… Astor Piazzolla

                                                             SAX  ENSEMBLE

  1. Reedhability ……………………………………………………..………….. Colin Cowles

  • Introduction

  • Menuet

  • March

  • Swing

  • Finale

                                                             BRASS  ENSEMBLE

  1. Swing  Forever ………………………………………………………….. Roland Kernen