Zumaiako Futbol Eskolako izen-emate epea ekainaren 30era arte ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko mai. 3a, 09:02
2016-2017 denboraldiko Futbol Eskolako Benjaminak eta Lehen Urteko Alebinak

Hurrengo denboraldian Zumaiako Futbol Eskolan parte hartzeko izen-emate epea ekainaren 30arte ireki dela jakinarazi du Zumaiako Futbol Taldeak. 

2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotako neska-mutilek ekainaren 30arte eman izango dute izena, Aita Mari futbol zelaiko bulegoan.

Amaitzear dagoen denboraldi honetan 175 haurrek hartu dute parte Futbol Eskolan. Aurreko denboraldiko prezioa mantentzen da.