Unax Bernalek Realarekin jokatuko Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017ko ots. 24a, 09:09
Argazkian: Unax, zutik, laugarrena ezkerretik hasita, /Carlos Callejo

Zumaiakoko Infantil Txiki taldean jokatzen duen Unax Bernalek bihartik aurrera eta iganderarte Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa jokatuko du Real Sociedad taldearekin, Bartzelonatik 30 kilometrotara aurkitzen den Argentona herrian.

Txapelketa honetan Real Madrid, Barcelona, Espanyol, Celta de Vigo, Olympique Marsella, Zaragoza eta beste hainbat taldek ere parte hartuko dute.

Ostiralean Espanyol taldearek aurka neurtuko da Reala eta larunbatean Damm C.F. eta Vilassar de Mar taldeak izango ditu aurkari.

Igandean jokatuko dira final laurdenak, final erdiak eta finala.

Informazio guztia: http://argentonacup.com/wp-content/uploads/2017/01/horarios.pdf