Zumaiakoko Lehen urteko Alebinen bi taldeek gabonetako txapelketa jokatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abe. 30a, 13:35
Zumaiakoko bi taldeak beren domina eta garaikurrarekin.

Ostegunean Aita Marin jokatutako Gabonetako futbol txapelketan gustora aritu dira Zumaiakoko lehen urteko alebinen bi taldeak.

Lehenengo fasean lau talde onenen artean Champions finala jokatzeko sailkatu ez diren arren, UEFAko finalean Zumaiako A taldea 3-1 gailendu zaio Trintxerpe B-ri. Zumaiako B, berriz, UEFAko hirugarren postua lortu du Pasaiari 5-0 irabazi ondoren.

Txapelketako Champions-eko finalean Trintxerpe A taldeak 2-1 irabazi dio Errenteriako Touringi.