Zumaiakok bigarren egin du Partizipazioko alebin mailako Gabonetako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2016ko abe. 28a, 16:57
Argazkia: Carlos Callejo

Asteazken goizean Aita Mari futbol zelaian jokatu den Partizipazioko Alebin Mutilen Futbol Txapelketan Zumaiako futbol eskolako taldea bigarren sailkatu da Championeko finala Bergararen aurka 1-0 galdu ondoren.

8 talde lehiatu dira eta Zumaiakok C.D. Elgoibarren aurka 2-2 berdindu du lehenengo partidan. Ondoren Oriokori 2-0 irabazi dio eta lehen faseko azken partidan Anaitasunaren aurka ere berdindu egin du (0-0). Era honetara, 4 talde onenen artean sailkatuz.

Finalerdia Zarautz-en aurka jokatu du, 1-0 gailenduz. Finalean berriz, Bergararen aurka 1-0 galdu du. Oso txapelketa ona polita du Zumaiakok eta giro polita bizi izan da goiz guztian zehar Aita Mari futbol zelaian.