Zumaiakoren asteburuko partidak Iraetan jokatuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2015ko api. 18a, 14:55

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du astebukaera honetan, apirilaren 18an eta 19an, etxean jokatu beharreko partiduak Iraetako futbol zelaian jokatuko direla. 

Bide batez, eskertza luzatzea nahi die Zumaiako Udalari eta Kirol Patronatuari, Aita Mari futbol zelaian egin duten belar artifizialaren berritze lanengatik. Klubeko 300 jokalariek pozik hartu dute jarritako belar berria. Eskertzekin jarraituz, eskerrak eman nahi dizkio baita ere Zestoa Futbol Taldeari, Aita Mari futbol zelaiko erreforma lanak iraun duten bi asteetan beraien futbol zelaian entrenamentuak egiteko aukera eta erraztasunak emateagatik.