2017 urteko bazkidetza kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2017ko urt. 10a, 22:45

"Txiribuelta haurren eta familien garapenerako elkarteak", 0 eta 6 urteko bitarteko haurrak dituzten familien topaguneak, 2017ko bazkidetza kanpaina martxan jarri du.

"Txiribuelta" 0 eta 6 urte bitarteko haurrak eta beren familiak biltzen dituen elkartea da. Famili arteko komunikazio bide berri bat zabaldu nahi dugu. Bertan, bakoitzaren esperientziak, bizipenak eta trebetasunak baliatzen ditugu guztiontzat aberasgarri izan daitezen. Horretarako, hainbat tailer, hitzaldi, irteera eta mahai-inguru antolatzen ditugu urtean zehar. 

Izen emate orriak Alondegian eta Turismo bulegoan aurki daitezke. Behin familiaren datuak beteta, bi leku hauetako batean utz daiteke, diru sarreraren ziurtagiriarekin batera. Matrikulazioa 30 euro ordaindu behar da.

Bertaratu ezin duenak, txiribueltabazkidetza@gmail.com helbidera mezu bat idatzi besterik ez du.

Izen-emate orriak otsailaren 9a arte utzi ahal izango dira Alondegian edo Turismo bulegoan. Baina bazkidetza zabalik izaten dugu urte guztian helbide elektronikoan.

Hemendik, urteko lehenengo Batzar orokorrera gonbidatu nahi ditugu bazkide guztiak. Otsailaren 10ean izango da batzarra, Beheko Plazako jubilatuen eraikuntzako 2. pisuan, arratsaldeko 7etan. 

ANIMATU ETA FAMILIAN PARTE HARTU!