Bihar eta etzi Euskadiko batel txapelketa jokatuko da Sestaon

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017ko api. 21a, 16:23

Guztira, lau batel uretarako ditu Zumaiak: infantiletan eta kadetetan, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.

Sailkatze estropada jokatuko da bihar arratsaldean Sestaon. Bertan izango dira Zumaiatik lau batel, hala nola, infantil gizonak eta emakumeak, eta kadete gizonak eta emakumeak.

Arratsaldeko 15:30etan hasiko da estropada, eta sailkatzen diren lehenengo bost batelek etzi jokatuko dute finala, 11:00etan, Sestaoko uretan.