Birfundazioaren bigarren fasea hasiko du Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Sortu 2016ko abe. 3a, 22:04

Behin Zohardia ponentzia eta Kontseilu Nazionaleko ekipoaren zati bat onartuta, Birfundazioaren bigarren faseari eusteko unea da. Alde batetik, bozken %91rekin onartu den Zohardia ponentziari puntuz-puntu emendakinak aurkezteko aukera izango dugu. Bestetik, Kontseilu Nazionala osatzeko falta diren kideen izenak proposatzeko garaia da. Abenduak 10 arte izango da, proposamenak egiteko epea. 

Ondoren, Urtarrilaren 9tik 21a bitarte, jaso diren emendakin eta izen denen artean bozkatzeko aukera izango dugu. Horretarako derrigorrezkoada partehartu.sortu.eus helbidean izena ematea. Oraindik izena eman ez baduzu, garaiz zaude. Edozein zalantza argitzeko idatzi lasai zumaiasortuz@hotmail.com helbidera, eta , bestela, datorren asteartean, Abenduaren 6an, Inpernupen egongo gara 19:30/20:30 bitartean zuri laguntzeko prest. Ondo segi