(BIDEOA) Balendiñe Albizuren haurtzaroko Zumaia, Iker Gonzalezen musikapean

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017ko api. 26a, 08:48

Balendiñe Albizuk bere haurtzaroko Zumaia deskribatu zuen hainbat olerkitan. Haietako bi entzun ditzakezue bideo honetan Iker Gonzalezek jarri dion musikarekin. Landarbaso abesbatzak "Gernika: Ilunetik argi" ikuskizunean abestu zituen, gerraren hasieran umeek zuten bizitza irudikatzeko: masustak biltzen edota merkatuan zegoen saltzaile bati adarra jotzen.