"Aqua Lauda" koroak Uxua Sorazu eta Iker Gonzalezen obra bat estreinatuko du gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017ko mar. 25a, 08:56
Gaurko kontzertuan entzungai izango dugun egitarauan estilo ezberdinak uztartuko dira. Lehenengo atalean nazioarteko egileen musika sakroa entzungo dugu eta bigarrengoan berriz euskal egileen obrak, polifonia edota folklore estiloetakoak. Hor izango ditugu Josu Elberdinen, Idoia Azurmendiren, Xabier Sarasolaren, Eva Ugalderen eta Aqua Laudako zuzendari den Javier Bustoren obrak. Hauez gain Uxua Sorazuren hitzak eta Iker Gonzalezen musika duen "Maita, udazkeneko fruitu berria" obra estreinatuko da. Obra hau Javier Bustok Iker Gonzalezi egindako eskari bat izan zen eta talde honentzat espresuki idatzia izan da.