Hurrengo erronka: Abenduaren 13an Haendelen Messiah oratorioa

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2016ko aza. 14a, 16:59

Azken hilabeteetan hainbat lan egin ondoren asteburu honetan izan dugu hurrengo proiektua martxan jartzeko lehen entsegu orokorrak. Arrasate, Hondarribi, Tolosa, Ordizia eta Azkoitiko abesbatzetako kideekin batera G.F. Haendel-en musika ederra lantzen. 

Obra bere osotasunean eskainiko den arren guk zenbaki jakin batzuetan parte hartuko dugu, orkestra Frantziako "Ensemble Matheus" izango delarik. Hitzordua, abenduaren 13an 19:30etan Donostiako Kursaal Aretoan.