Naia Cartierrek eskolarteko Gipuzkoako atletismo txapelketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017ko mai. 3a, 11:08
Eskolarteko Gipuzkoako atletismo txapelketako finalak jokatu ziren pasa den igandean, hilaren 30ean, Eibarren. Alebin eta infantil mailako korrikalariek hartu zuten parte. 

Zumaiako Saltaka taldetik korrikalari bakarra izan zen: Naia Cartier, 3.000 metroko lasterketan aritu zena. Bera izan zen, gainera, karrera horretako irabazlea.