Saltakako korrikalariak Hernaniko Adarraga memorialean izan dira

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017ko ots. 22a, 22:49

Joan den igandean, otsailaren 19an, LIII. memorial Adarraga krosa jokatu zen Hernanin. Oraingo honetan eskolarteko Gipuzkoako txapelketa ere izan zen alebin eta infantil mailetan.

Giro ona egin zen eta korrikalari asko izan zen maila guztietan. Zumaiatik hiru korrikalari joan ziren: Laia Zendoia alebinak 1.508 metro korritu zituen; Naia Cartier eta Nahia Castro infantilek, berriz, 2.122 metroko lasterketa egin zuten. Ondo ibili ziren, bukaera arte topera.
 
Hemen dituzue emaitzak