Saltakako korrikalariek nazioarteko bi lasterketatan korritu dute

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017ko ots. 1a, 16:45

Nazioarteko bi lasterketetan hartu dute parte Saltakako korrikalariek azken asteotan: urtarrilaren 22an Elgoibarren, Mintxetan, eta hilaren 29an Donostiako Nazioarteko Krosean, Lasarteko Hipodromoan.

Giro ederra izan da bi lasterketetan eta jende kopuru polita inguratu zen. Elgoibako lasterketak askoz maila handiagoa izan zuen. Kanpoko korrikalari gehiago etorri ziren, hala nola, Kataluniakoak eta Galiziakoak. Bi federazio hauek maila guztietan aurkeztu zituzten korrikalariak, baita gureekin lehiatzen ziren txikiak ere.

Elgoibarko lasterketan Saltako hiru korrikalari izan ziren: Nahia Castro eta Naia Cartier, infantiletan (2.052 metro) eta Laia Zendoia, alebinetan (1.363 metro). Donostian, berriz, Castro eta Cartier lehiatu ziren, 1.600 metroko korrika saioan.