Saltaka taldea dagoeneko kros denboraldian murgilduta dago

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko abe. 6a, 14:43

Orain arte ezer kontatu ez badugu ere, azaroan jokatu zen Zarauzko krosarekin hasi zen eskolarteko 2016-2017 kros denboraldia.

Talde polita ari da elkartzen aurten Saltakak astearte eta ostegunetan antolatzen dituen entrenamenduetan. Hainbat kategoriatako neska-mutilak elkartzen dira astero korrika egiteko, nahiz eta gero denak ez lehiatu federazioak antolatzen dituen krosetan

Pasa den igandean, abenduak 4,  izan zuten lehiatzeko aukera. Ordiziako Oianguko zelaietan izan zen krosa eta giro ederrean eman genuen goiza.

Saltakatik hiru korrikalarik hartu zuten parte. Nahia Castro eta Naia Cartier infantilek eta Laia Zendoia alebinak. Hirurak ondo ibili ziren eta gustura geratu ziren egindako lanarekin. Hemen emaitzak.

Horrela jarraitzera animatzen ditugu hemendik!