Saltakak zilarrezko domina lortu du Gipuzkoako Eskolarteko Kros Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016ko ots. 15a, 21:38

Igandean Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa jokatu zen Legazpiko Urtatzazar parkean. Benjamin, alebin eta infantil mailako gaztetxoek parte hartu zuten.

Korrika egiten lehenak alebin mailako neskak izan ziren eta 1900 m korritzea egokitu zitzaien. Saltakako Naia Cartierrek parte hartu zuen kategoria honetan eta lasterketa bikaina osotu zuen 2. sailkatuz.

Ondoren alebin mutilen eta neska eta mutil infantilen lasterketak jokatu ziren. Guztira 215 gaztetxo inguruk parte hartu zuten. Euripean korrika egin behar izan zuten, eta ibilbidea ere lokaztuta zegoen, baina giro onean aritu ziren.

Emaitzak