baleike.eus

Giro ederra igandekoa Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2016-01-26 12:17   Kirola

Alebin neskak eman zioten hasiera Juan Muguerza nazioarteko LXXIII krosari. Denboraldiko nazioarteko lehen krosa izanik Saltakakoek beste lurralde batzuetako korrikalariekin neurtzeko aukera izan zuten.

Burgos, Catalunya, Asturias eta Valladolideko neskak parte hartu zuten baita maila polita erakutsi ere, horren eredu, lehenengo 10 postuetatik 6k kanpotarrek lortu zituztela.

Alebin mutiletan Gipuzkoarren kopurua izan zen nagusi, bertan izan ziren Saltakako 3 ordezkari ere.

Goizean zeharbata bestearen atzetik kategoria guztietako atletak ikusteko aukera izan genuen, kategoria handituz zoan heinean, lehia handitu eta giroa berotuz joan zen. Emakumezko eta gizonezkoen absolutoko lasterketarekin bukatu zen kirol proba. Lasterketa azkarrak eta bikainak izan ziren eta ikusleek ere berotasunez erantzun zuten, zutik jarriz eta txalo zaparrada eskainiz.

Gizonezkoetan, korrikalarien artean Zumaiako aurpegi ezagun batzuk ere izan ziren.

Aupa zuek!!!!!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 1

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 2

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 3

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 4

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 5

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 6

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 7

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 8

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 9

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 10

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 11

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 12

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 13

Giro ederra igandekoa Elgoibarren - 14

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa