baleike.eus

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2015-11-12 17:29   Kirola

Iaz martxan jarri zen SALTAKA atletismo taldeak irailaren bukaeran ekin zion bere denboraldi berriari. Joan den urtean hasitako gaztetxoei aurten beste zenbait gehitu zaizkio eta bi talde osatu dira. Astean bina entrenamendu izaten ditu talde bakoitzak eta hemendik aurrera Zumaia eta inguruko krossetan ikus ahal izango ditugu neska-mutil korrikalariak.

Azaroaren 1ean hasi zen eskolartekoen kross denboraldia. Isidoro Unzueta Memoriala ospatu zen Zarautzen, Abendañoko zelaian. Han izan ziren Saltaka taldeko zenbait partaide ere. Denboraldi polita izango delakoan, zorionak denei eta segi lanean!

Ikusi argazki guztiak handiago

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 1

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 2

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 3

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 4

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 5

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 6

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 7

Hasi da SALTAKA taldearen denboraldi berria - 8

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa