Hasi berria du bere bidea Saltaka taldeak

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2015ko ots. 4a, 17:50

Eta Baleiken ere txoko bat izango dugu hemendik aurrera gure berriak jakinarazteko.

Zumaian atletismorako zaletasuna betidanik izan bada ere, azken urteotan bertan talderik ez eta herriko gazteek inguruko herrietara joan behar izan dute entrenatzera. Kurtso honen hasieran, interesa dugun haur, gaztetxo eta guraso talde bat elkartu eta Fran Aizpurua kirol arduradunaren laguntza paregabeari esker, atletismo taldea martxan jarri dugu.

Oraingoz alebin, infantil eta kadete mailako korrikalariek osatzen dute taldea eta inguruko krosetan parte hartu dute dagoenekoz: Zarautz, Irun, Eibar, Lasarte, Elgoibarren eta Azpeitian, hain zuzen.

Datorren igandean Gipuzkoako txapelketan hartuko dute parte eta otsailaren 22an, berriz, Euskadiko kros txapelketan. 

Zumaiako krosa ere bertan dugu eta gogoz eta ilusioz beterik ari dira entrenatzen!