Pulpo Eskubaloiak txapelketetan parte hartu du aste santuan

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko api. 20a, 01:23
Pulpo Eskubaloiko taldeek Iruñea, Agreda, Corrales de Buelna eta Hondarribiko txapelketetan parte hartu dute.

Aste santuko oporrak aprobetxatuz, hainbat txapelketa ospatzen dira herri ezberdinetan. Pulpo Eskubaloiko taldeek honako txapelketetan parte hartu dute:

Corrales de Buelna: Pulpoko maila gazteenak parte hartu dute Corralesko txapelketan. Alebin mailako neskak eta mutilak oso giro politean lehiatu dira eta esperientzi ezin hobea izan dute. Pulpoko neskak txapelketa bikaina burutu ondoren finalerako sailkatzea lortu zuten. Finalean Salesianos Elcheren aurka galdu zuten 14-19, bigarren postua lortuz. Zorionak neskak!!

Agreda: Pulpoko infantil mailako neska eta mutilak parte hartu zuten Agredako txapelketan. Neumaticos Bayona Pulpoko mutilak finalera sailkatzea lortu zuten. Finalean CD Iplacea taldearen aurka galdu zuten gol batengatik, 14-13. Bigarren postua lortzeagatik zorionak mutilak!!

Iruñea: Infantil mailako Galdona Burdindegia Pulpoko nesken taldeak parte hartu zuen Iruñeko txapelketan. Oso esperientzi polita bizi izan dute txapelketan gure neskak. Aupa neskak!!

Aipatu behar dugu Zumaiako Joseba Etxabe, gaur egun Zarautzen jolasten duen jokalariak, Iruñeko txapelketako kadete mailako jokalari onenaren saria jaso zuela. Zorionak Joseba!!

Hondarribi: Txapelketa hau selekzio mailakoa da eta bertan Gipuzkoako infantil mailako selekzioaren barruan Pulpo Eskubaloiko sei jokalarik hartu dute parte. Gipuzkoako nesketan Izaro Sasiain, Haizea Urbieta eta Maria Rigüela zumaiarrak. Txapelketa bikaina jokatu zuten, finalera iritsiz, baina Nafarroaren aurka finala galdu zuten. Gipuzkoako mutiletan Jon Azkue, Unax Santamaria eta Iurgi Agirre zumaiarrak jolastu zuten. Mutilak ere finalera iritsi ziren Nafarroaren aurka, baina finala irabazi ondoren txapelketa irabaztea lortu zuten. Aipatzekoa Unax Santamariak txapelketako atezain onenaren saria jaso zuela. Zorionak neska-mutilak!!