Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko mar. 19a, 21:38

Martxoak 18 eta 19ko aste bukaerako partiduen emaitzak:

Martxoko astebukaera oso ona izan da Pulpo Eskubaloiarentzat. 11 partidu irabazi eta 5 galdu dituzte Pulpo Eskubaloiko taldeek.

Senior taldeko mutilak eta neskak galdu egin dituzte beraien partiduak, aldiz jubenil neska/mutilak irabazi egin dute.

Kadete mailan, Foru Aldundiko torneoko bi taldeek irabazi eta Euskal Ligako bi taldeak galdu egin dute.

Infantil mailako neska/mutilak partidu denak irabazi dituzte.

Alebinetan bi taldek irabazi eta soilik nesken talde batek galdu egin du. Arrobi bikaina dator!!

Aupa Pulpo!