Txikixa Taberna Pulpok kadete mutilen igoera fasea Bermeon jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 8a, 16:10
Aste bukaeran Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloiko mutilak Bermeon jokatuko dute kadete mutilen igoera fasea. Hemen duzue egutegia:

Aurreko aste bukaeran Txikixa Taberna Pulpo Eskubaloiko kadete mutilak Gipuzkoako txapelketan bigarren amaitu ondoren, sailkapena lortu zuten eta aste bukaera honetan Bermeoko Arene Kiroldegian kadete mutilen igoera fasea jokatuko dute.

Lau talderen arteko txapelketa izango da, Urdaibai, Gure Auzune, Bidasoa Irun eta Zumaiako Txikixa Taberna Pulpo E.K.

Lau taldeak elkarren aurka jolastuko dituzten sei partiduen ondoren, Euskal Liga jokatzeko bi talde sailkatuko dira.

Aupa mutilak!! Aupa Pulpo!!