Aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 5a, 23:19
Otsailak 3,4 eta 5eko astebukaerako emaitzak:
Asteburu honetan jubenil nesken taldeak TTAKUN TABERNA PULPO KE bi partidu irabazi eta bat galdu du Bilbon ospatu duen Euskadiko igoera fasean, baina oraindik ez dakigu bigarren edo hirugarren postua lortu duten. Bigarren sailkatuak izango luke euskadiko liga jokatzeko aukera. Hirugarrenak ez ordea. Ea astean zehar berri onik dugun.
 
Berri onek izan ditugu, kadete mailako neskak, TRAPAIA TABERNA PULPO KE taldeak BERA BERA URDIÑAren aurka irabaziz (20-15), Gipuzkoako txapelketa lortu du!! Zorionak neskak!!
 
Berri txarrak ere izan ditugu ordea, TXIKIXA TABERNA PULPO KE kadete mutilen taldeak TOLOSAren aurkako partidua berdinduz (23-23) Gipuzkoako txapelketa galdu du, bigarren postua lortuz. Hala ere, txapelketa bikaina burutu dute. Aupa mutilak!!
 
Horretaz gain, Pulpo Eskubaloiko arrobiak sendo jarraitzen du, partidu gehienak irabaziz.
 
Senior neska/mutilak beraien partiduak galdu dituzte.
 
AUPA PULPO!!!!