Aste bukaera erabakiorra Pulpoko Jubenil neska eta Kadete neska/mutilentzat

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko ots. 2a, 17:17
Partidu erabakiorrak izango ditugu aste bukaera honetan, hemen partiduen egutegia:
Asteburu honetan jubenil nesken taldeak TTAKUN TABERNA PULPO KE Euskadiko ligarako igoera fasea jokatuko du Bilbon. Fase honetan San ADrian, Kukullaga eta Consulting Alaves izango ditu aurkari. Hau da partiduen ordutegia:
 
Ostiralean, 17:45tan San Adrianen aurka La Peña-ko kiroldegian
Larunbatean 16:30tan Consulting Alaves-en aurka Rekaldeko kiroldegian
Igandean 11:30tan Kukullaga-ren aurka Rekaldeko Kiroldegian

Kadete mailan, bai neskak eta bai mutilak partidu erabakiorrak dituzte Gipuzkoako txapelketan:
 
Lehenik, kadete mailako neskak, TRAPAIA TABERNA PULPO KE taldeak BERA BERA URDIÑAren aurka jolastuko du Gipuzkoako finala. Partidua Usurbilgo polikiroldegian, larunbata, 17:30tan izango da.
 
Igandean, TXIKIXA TABERNA PULPO KE kadete mutilen taldeak TOLOSAren aurka jolastuko du Zumaian, goizeko 10:00tan. Bi taldeak berdindurik daude Gipuzkoako ligan eta azken partidua honetan irabazten duenak Gipuzkoako txapelketa lortuko du.
 
Pulpoko beste partiduez gain, Lubaki kiroldegian Kadete nesken Aloña Mendi A eta Dario Bus Elgoibarrek partidua jolastuko dute. Gipuzkoako txapelketarako 3. eta 4. postua erabakitzeko partidua izango da.
 
Asteburu politta izango dugu. Etorri animatzera!!
 
AUPA PULPO!!!!