2017ko lehen astebukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017ko urt. 15a, 16:28
Hemen dituzue 2017ko lehen astebukaeran izan diren PULPO Eskubaloiko taldeen emaitzak:

Aste bukaera honetan Pulpo Eskubaloi taldeek oso emaitza onak izan dituzte, Alebin mailatik hasi eta Jubenil mailara harte, partidu denak irabazi dituzte. Bi taldek ez dute partidurik jokatu, alde batetik, Kalari Taberna Pulpoko infantil neskak atsedena izan dute eta Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil nesken partidua atzeratu egin da. Ostiralean jokatuko da partidua.

Senior mutilek eta neskak partiduak galdu dituzte. Decotena Pulpoko mutilak zorte txarra izan zuten, partidua 26-25 galduz, azken jokaldian penalti bat alde izanda ere, ezin izan zuten partidua berdindu. Animo mutilak!!

Aupa Pulpo!!