Iñaki Espillaren Oroimenezko 5. eskubaloi jaialdiaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abe. 31a, 10:37

Pulpoko jokalari izan zen Iñaki Espilla gaztearen oroimenezko 5. jaialdia ospatu du Pulpo Eskubaloiak. Lagunarteko lau partida jokatu dira Pulpo eta Euskadiko selekzioen artean, egun guztian Eskubaloiaren festaz gozatzeko aukera izan dugu Lubaki kiroldegian.

Iñaki Espillaren 5. Oroimenezko jaialdia ospatu da Lubaki Kiroldegian. Goizean ikusle asko izan ditugu partiduak animatzen eta arratsaldean kiroldegiko armailak bete egin dira Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioen lagunarteko partiduak ikusteko. Lau partida jokatu dira eta hauek izan dira emaitzak:

Txikixa Taberna Pulpok 36, Euskadik 32. Partidu borrokatua, azkenean Pulpo taldearen alde izan dugu emaitza. Euskadiko selekzioan Hodei Iztueta eta Asier Iribar zumaiarrak jokatu dute.

Brakis Pulpok 29 Euskadik 31. Euskadiko selekzioak irabazi du partidua, hemen ere partidu parekatuaz gozatu dugu. Euskadiko selekzioan beste bi zumaiar daude: Aiora Agirrezabala aga eta Joane Zabala.

Zarazpe Pulpok 21 Euskadik 26. Euskadik eraman du partidua, nahiz eta Pulpok aurka egin, azkenean erraz nagusitu dira. Euskadiko taldean Joseba Etxabe zumaiarrak jokatu du.

Jardunaldiko azken partiduan, Ttakun Taberna Pulpok 21 Euskadik 30. Bigarren zatian euskadiko selekzioak erraz lortu du garaipena. Euskadiko taldean Ainhoa Larrañaga zumaiarrak jokatu du.

Emaitzak alde batera utzita, kirol arlotik partidu borrokatuak, estuak eta jokaldi ikusgarriak ikustego aukera izan dugu. Euskadiko selekzioentzako ere lagunarteko partidu hauek Espainiako txapelketa prestatzeko oso baliogarriak izan dira.

Gabonetako oporren ondoren ligako txapelketak itzuliko dira.

Aupa Pulpo!!