Pulpoko alebinak Hernaniko Eskubaloiko 1go topaketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2016ko abe. 23a, 22:41
Pulpo Eskubaloiko alebin neska-mutilak Hernaniko Eskubaloiko 1go topaketan parte hartu dute.

Gaur ospatu da Hernanin Eskubaloi eskolen arteko 1go topaketa. Bertan izan dira Pulpo Eskubaloiko alebin mailako neska mutilak. Hauek izan dira partaideak:

MULTZOAK

NESKAK A MULTZOA: Zarautz, Saieko, Elgoibar, Pulpo.
NESKAK B MULTZOA: Hernani, Bera Bera, Ereintza, Urola. 
MUTILAK A MULTZOA: Hernani, Urola, Bera Bera, Ereintza.
MUTILAK B MULTZOA: Urdaneta, Pulpo, Saieko, Elgoibar.

Pulpoko neskak eta mutilak finalerako sailkatu dira, txapelketa bikaina jolastu ondoren.

Pulpoko neskak Ereintzaren aurka galdu dute. Mutilak ere finala galdu dute Urdanetaren aurka, partiduaren luzapenean.

Arrobi ona dator!! Zorionak eta animo neska-mutilak!!